ONTZHIren bigarren fasearen abiaraztea

15 iraila 2025 · Azken eguneraketa

Grupo tecnalia

ONTZHI-II martxan da: Euskadiko hidrogenoaren garapen zientifiko eta teknologikoa bultzatzeko fase berrian

ONTZHI proiektuaren lehen fasearen arrakastaren ondoren, jada martxan da ONTZHI-II, materialak, estaldura aurreratuak eta modelizazio-metodologiak sakonago ikertuko dituen etapa berria, hidrogenoaren biltegiratzea eta garraioa seguruagoa, eraginkorragoa eta iraunkorragoa izan daitezen.


2025 eta 2027 artean garatuko den fase honek diziplina anitzeko kontsortzio bat biltzen du beste behin: TECNALIA Research & Innovation (koorditzailea), Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterra, CIDETEC Surface Engineering, GAIKER, TEKNIKER eta Multiverse Computing.


ONTZHI-IIren lan-ardatz nagusiak hauek dira:


  1. Hidrogenoak eragindako hauskarpena eta permeazioa murrizteko estaldura-hesiak garatzea pieza metalikoetan.
  2. Jasangarriak eta birziklagarriak diren konposite-materialak diseinatzea, mugikortasunerako IV motako tankeen aplikaziorako.
  3. Hidrogenoaren portaeraren azterketa aurreratua material metalikoetan, soldaduretan eta funtsezko loturetan.
  4. Aurreikuspen-modelizazioa algoritmo aurreratuen eta adimen artifizialaren bidez, degradazio-mekanismoak ulertzeko.
  5. Laborategi-eskalako demostrategi esperimentalak garatzea, etorkizuneko industrializazio-garapenetarako oinarriak ezartzeko.


Horrela, ONTZHI-IIk indartu egiten du Euskadiren eginkizun estrategikoa hidrogenoarekin lotutako garapen teknologikoan, Euskadiko Hidrogeno Estrategiarekin eta Elkartek programaren lehentasunekin lerrokatuz.


Fase honen bidez, proiektu honek Euskadi hidrogenoari aplikatutako ikerketaren erreferentzia-polo nagusietako bat sendotzea du helburu, gaitasun zientifikoak, industrialak eta klusterrekoak integratuz ekosistema seguruago, lehiakorrago eta iraunkorrago bat bultzatzeko.

reunion

Albiste gehiago