ONTZHI-II proiektuan egindako saiakuntza esperimental berriak

7 apirila 2026 · Azken eguneraketa

1mm

Hidrogenoa eta haren eragina materialen marruskaduran eta higaduran


Hidrogenoaren presentziak materialen marruskadura eta higadura alda ditzake? Galdera horri erantzuten ari zaio TECNALIA Research & Innovation, tribologia-saiakuntzetarako gaitasunak handitu baititu, hidrogeno-atmosferetan egindako probak barne hartuz.

Zentroaren azpiegiturak aukera ematen du orain higaduraren, marruskaduraren eta kontaktu elektrikoaren erresistentziaren bilakaera ebaluatzeko baldintza askotarikoetan: tenperatura, abiadura eta kontaktu-presio desberdinetan, baita ingurune solido, likido edo gaseosoetan ere. Hidrogenoa proba-ingurune berri gisa txertatzeak aukera zabaltzen du hainbat material, aplikazio industrial kritikoetan, nola jokatzen duten eta nola erresistitzen dioten degradazioari zehaztasun handiagoz aztertzeko.

Ikerketa horien adibide gisa, TECNALIAk azkenaldian altzairu herdoilgaitzezko aleazio batean atmosferas desberdinetan lortutako higadura-marken konparaketa aurkeztu du, baldintza antzekoetan eginda guztiak. Erronka komunitate teknikoarentzat: zein marka dagokion hidrogeno-proba bati identifikatzea, gas honek marruskadura eta higadura mekanismoetan izan dezakeen eragin potentziala agerian utziz.

TECNALIAk sektoreko enpresak eta profesionalak gonbidatzen ditu bere instalazioak bisitatzera, gaitasun horiek lehen eskutik ezagutzeko eta gainazalen ingeniaritzan egindako azken aurrerapenen xehetasun teknikoak eztabaidatzeko.

Saiakuntza-ekipo eta prozedura berrien garapena SegurH2 eta ONTZHi-II proiektuek finantzatu dute.

Sede de tecnalia

Albiste gehiago