TECNALIA Research & Innovationeko konpositeen arloak fabrikazio aurreratuko prozesuetan hobekuntzak bultzatzen jarraitzen du, hidrogenoa biltegiratzeko IV motako tanga jasangarrien garapenera aplikatuta.
3. Jardueraren barruan – tanga termoplastiko jasangarriak, TECNALIAk laser bidezko triangulazio-gailu bat integratu du bere AFP (Automated Fiber Placement) encintatze-zelula malguan, Mikeletegi 2ko instalazioetan (Donostia) kokatua.
Sistema berri honek honako hauek ahalbidetuko ditu:
• Encintatze-geruzaren bilakaera denbora errealean monitorizatzea, tanga-kanpoko indargarriaren fabrikazioan zehar.
• Prozesuaren kontrola hobetzea, materialaren deposizio uniformea eta zehatza bermatuz.
• Laminatuaren kalitatea optimizatzea, akatsak murriztuz eta prozesuaren errepikakortasuna handituz.
• Hidrogenorako aplikazioetan konposite-materialen arloan soluzio seguruago, eraginkorrago eta jasangarriagoetara aurrera egitea.
Laser bidezko triangulazioa bezalako ikuskapen- eta kontrol-teknologia aurreratuen integrazioak funtsezko urratsa suposatzen du errendimendu handiko eta birziklagarriak diren IV motako tangen fabrikaziorantz aurrera egiteko, ONTZHI-IIren helburu nagusietako bat izanik.